« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Hiru hiriak

2010-07-05 09:50:00 | Juanjo Olasagarre

Hegoafrikako hiru hirien artean lehia izaten da. Batez ere Cape Town eta Jo'burgen artean. Durban hiri lasaiegi eta aspergarritzat ikusten dute, batez ere zuluak ez direnek. Bertan dago hindu gehien, eta baita ingeles jatorrizko zuri asko eta asko. Durbanen bero handia egiten du, klima subtropikala da eta halako nasaitasun bat nabari da hirian zehar ibiltzen zarenean.

Jende gehienak bekaina altxatzen du eta zuriek, ni han egon nintzenean behintzat, Cape Townera bizitzera joateko beharrezko geldialdi ez desiratutzat bizi zuten.
 
Gero Cape Town eta Johannesburgoren arteko lehia dago. Bata zuria da, nagusiki, eta bestea beltza. Edo hori ematen du erdiguneari begira.
 
Cape Town zuri guztiek bizi nahiko luketen hiri lasaia da, ertaina, ederra, ia Kalifornia ematen duena baina ai, ai, dirua beste nonbait dago, Jo'burgen, hain zuzen. Nahiz eta enpresek haien bulegoen egoitzak mantendu Cape Townen, negozia Johannesburgon dago eta egon da betidanik. Horregatik dute capetarrak alfer eta lasaiegi ospea. Eta halaxe da. Hiria lasaia da eta halako kutsu kolonial erdi lokartu bat nabari zaie.
 
Aldiz, Jo'burg, hori bai hiria. Erdialdeak Manhattan txiki bat ematen du, jendea, beltzak, kaleak hartzen dituztela. Azkar doa hiria, negozioak egin eta desegin egiten dira, egoitzek erabakia potoloen zolda dute, trafikoa azkarra, eta jendea lanetara lehiatzen da. Jo'burg is Jo'burg.
 
Turista batendako gainera arrisku sentsazioak areagotu egiten du hiriaren xarma.
 
Nik Bilbo eta Donostiarekin konparatuko nituzke. Erabaki beharko genuke zein den Durban. Gasteiz? Iruña? Baiona?

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403