« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Gatazkak

2010-06-28 08:31:00 | Juanjo Olasagarre

Euskal Herria eta Hegoafrikaren arteko alderaketak egiten hasiko baginateke, seguru aski, galdu eginen ginateke. Tamaina, arraza desberdinen arteko nahasketak, kulturen aniztasuna batean eta bestean, hizkuntzak eta abar eta abar.

Baina duela gutxi arte, hogei urte ez dira ezer, bazen gauza bat berdintzen dituena, edo behintzat alderaketa posible egiten zuena: gatazka hitza.
 
Jakina da, aspertuta izanen zarete nire hemengo zutabeska hauetan irakurtzeaz, Apartheida bukatzen ari zela hara begira jarri zirela munduko gainontzeko gatazka guztiak, gure hau barne. Nola elkar hurbildu ziren aldeak, emandako urratsak, egindako elkarrizketak, sekretuen kudeaketa zorrotza, ekonomiaren erantzuna eta abar. Liburu askotan dago kontatuta, bai talde politikoen
eragina eta banakakoena, Slovo, Mandela edo Le Klerk bera.
 
Hara begira jarri ginen eta gogoeta ere egina gelditu zen. Mandelaren Afrikan esaterako, zeinari esker ari natzaizue zutabeska hau idazten. Hegoafrikak egin du bere bidea. Ez naiz gauza esateko bide ona den ala txarra. Lehengokoa baino hobea bai, eta nahiz ez izan datu gehiegirik iruditzen zait Apartheid garaian baino hobe direla orain hegoafrikarrak.
 
Zeuok ere eginen zenuten galdera. Eta gurea zer? Noiz konpondu da? Noiz egonen gara gauden baino hobeki? Nik zer esanen dizuet, eta badakit ez nautelako honi buruz mintzatzeko kontratatu, gero eta faunago ikusten dut, denboran deuseztaturiko zerbait bezala. Gero eta bazterrago ageri den afera da, hainbeste nobelistikatik ere desagertu da. Aukera gehiegi alferrikaldu dira, eta orain badirudi esperantzarik ere ez dela gelditzen. Barkatu iluna, baina nahasita jaiki naiz. Barkatu, Hegoafrikaz hitz egiteko kontratatu nindutelakoz. Eta orain bai Hegoafrikaz mintzatzea ez da Euskal Gatazkaz hitz egiteko bide. Izan ongi.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403