« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Zapiro

2010-06-30 07:00:00 | Juanjo Olasagarre

Zapiro delako komikigilea urtetan aritu da Mail&Guardian egunkarian Hegoafrikako aferei buruz adarra jo eta zirikatzen. Apartheidari buruz aritzen zen, pobrezia, emakumeen gorabeherak, ekonomia, politika, eta orain, jakina, futbolaz.

Bineta batean atrakatzaile batek andre bati “itxoin” esaten dio beste aldera begiratzen duen bitartean. Bigarrenean tanke batean dagoen soldadu israeldarrak “itxoin” esaten dio adreilua jaurtigailutzat duen palestinarrari; hirugarren batean jeneral hindu batek “itxoin” esaten dio jeneral pakistandarrari. Azkenekoan arraza ezberdin eta jantzi ezberdinetako jendeak jauzi egiten du, Goal oihuka.
 
Zertaz ari zaigu Zapiro? Futbolaren bidez bortxa beste modu batez bizitzekoaz, alegia, futbolaren ahalmen sendagarriaz? Edota besterik gabe espektakuluaren bidez etena egin baina gero berean jarraitzen duen errealitate tenkorraz. Futbolak, beraz, ez du ahalmen sendagarririk eta mundialak gorabehera munduak gaizki segitzen du, eta eri, eta hil zorian? (Barkatu tonu apokaliptikoa)
 
Iruditzen zait denaz ari zaigula. Badirudi egia dela, hala seinalatzen zuen Berriak aurreko egunean, kirolak ahalmen sendagarria izan dezakeela, Hegoafrikak errugbi txapelketa hura irabazi zuenean bezala. Esaten dute Hegoafrika postapartheid hartan lehendabiziko aldiz sentitu zela nazio bat, eta bakarra, nahiz eta kolore anitz izan.
 
Egunkari bereko zutabegile batek oso modu umoretsuan kontatzen du Mundiala aitzaki, estadiora ailegatzeko klase ertaineko jendea Johannesburgon auzoz auzo doan trena hartzean sortutako harridura, izan ere, klase ertaina ez da hurbildu ere egiten garraio publikora Jo´burgen. Estralurtarrak ematen omen zuten haien komentarioekin. Igual egia da, igual futbolak balio du zerbait aldatzeko. Klase ertaineko hegoafrikar beltz zein zuriak haien hirietan turismo soziologikoa egin dezaten, adibidez.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403