« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Hegoafrikatasunaren golkoa

2010-07-07 09:00:00 | Juanjo Olasagarre

Mail and Guardianeko Palesa Moruduri irakurri diot lokuzioa eta gustatu egin zait, eta bururatu zait gurean euskalduntasunaren larre estua beharko lukeela.

Kazetariari, kaleko pantaila erraldoian futbola ikusten ari den bitartean iruditzen zaio Hegoafrika bat dela, denak anaia-arrebak direla, baina berehala ohartzen da arraza bakoitzeko jendea etxera bidean desberdintzen hasten dela. Zuriek autoak hartu eta ederki zaindutako autobideetan abiatuko dira etxe dotoreetara, beltzak, aldiz, townshipetara zeinetan oraindik orain komun publikoetara joan behar izaten baita egin beharrak egitera.
 
Hurrengo egunean kazetaria bere gimnasiora joan da bere ume beltzarekin. Gimnasioan haurrendako jolasak daude antolaturik gurasoek kirola egin ahal dezaten.
 
Halako batean haur zuriak bota omen dio kazetariaren hau beltzari: “baina zu beltza zara?”
 
“Eta...zer?” erantzun dio haur beltzak.
 Heldu guztiak Hegoafrikatasunaren golkotik begiratu omen zioten elkarri. Kazetariak zuzendaritzara jo du eta azaldu dio haur zuriaren ama desenkusatzera etorri dela, adiskide beltz asko dituela eta abar.
 
Kazetariak erantzun dio berak ere adiskide zuri asko dituela, horietako batzuk homosexualak ere badirela.
 
Arazoa bukaturik etxera bueltan, haurra hortzak garbitzen ari dela galdetu omen dio amari: “zergatik naiz beltza, ama?”
 
Golkoa handitu egin dela pentsatu du kazetariak bere haurrari ezin erantzun. Ni estuegi sentitzen naiz gure larre txikiegian.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403