« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Kapitalaren kolorea

2010-07-11 20:30:00 | Juanjo Olasagarre

Bueno bukatzear dago. Hegoafrikak frogatu du fundamentuzko nazioa dela eta gai dela edozein ebento antolatzeko, baita mundu guztiaren begiradak gainean izanen dituen Munduko Txapelketa. Gaur (ez dezala Españak irabazi) kamerak desagertuko dira eta Hegoafrika zena geldituko da: populazioaren % 40 pobreziaren mugan bizi den nazioa, biolentziaz beterikoa, milaka errefuxiatu hartu eta baztertzen dituena, emakumeen kontrako biolentzia gora doana, kaletan lasai toki gutxitan ibil daitekeen nazioa.

Gauez oinez ezin ibili horrek harritu ninduen gehien bertan egon nintzenean, Cape Towngo erdialdean ez inor gauez oinez ibiltzen, Durbanen ez eta ere, Johannseburgon salbu eta Melvillen are gutxiago.
 
Izan nuen eskarmentu gutxiagatik townshipetan ere gauza abailtzean norbera bere txokoan sartzen dela belztasun pobrearen beldur. Mendebalde “zibilizatu” batetik Hegoafrikara ailegatzen den batendako harrigarriena kaleetan dagoen argi gutxia izatean da. Behin aitatu dizuedan Port Saint John herrian izugarrizko sustoa hartu nuen karrika ilunetik nindoala eta bi beltzekin topo egin nuenean. Ez nuke fribolizatu nahi baina orduan ikasi nuen zer den belztasuna. Orduan ikasi nuen zuriondako loturik daudela belztasuna eta iluntasuna. Bi kolore, metafora ergelean esanda. Baina iruditzen zait jada ez dela Afera arraza, baizik eta diruaren banaketa. Deitu pobrezia, klase borroka, kapitalismoa edo nahi duzuena. Eta kapitalismoak ez du kolorerik. Ala bai?

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403