« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Uda

2010-07-08 14:43:00 | Juanjo Olasagarre

Horrela deitzen da Coetzeeren autobiografiaren azken alea. Besteak Haurtzaroa eta Gaztaroa dira. Coetzee oso idazle ona da, lehorra batzuetan, askotan ematen du hezur hutsa irakurtzen ari zarela, haragiak izan dezakeen sentsualitate apur hori gabe. Udan Coetzeek bere afrikanertasunarekiko zein emakumeekiko harremanez aritzen da halako biografia autofikzionatu bat erabiliz.

Idazlearen trasuntoak ezagututako emakumeei elkarrizketak egiten dizkie kazetari batek eta emakume bakoitza ezagutu duen gizona deskribatzen du. Coetzeek ez du bere buruaren oso erretratatu xamurra egiten: lehorra, hezurra, berriz ere, sentimenduetarako elbarri, amorante txarra, deslaia, hezi gabea...
 
Kapitulu bakoitza elkarrizketa moduan planteaturik dago, batzuetan bere horretan emana beste batzuetan estrakto, edo laburpen edo hizketa narratibizatu. Horregatik nahiz eta oso nobela irakurterraza izan, aldi berean oso nobela esperimetala da, esperimental hitzaren zentzurik hoberenean.
 
Eta bertan ageri dira afrikanertasunaren kontradikzio guztiak: izan ere Coetzee ez da ohiko afrikaner bat, ingelesez idazten du, hizkuntza ia ahantzia dauka, ez da langile porrokatua eta emakumeekin ez da ohiko matxo alfa.
 
Gomendatzen dizuet liburua. Seguru aski harriturik geldituko zarete zein desberdintasun handia dagoen Udako autofikzioa eta gurean aldarrikatzen den autofikzio mengelaren artean.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403