« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Gay South Africa

2010-06-17 08:51:00 | Juanjo Olasagarre

Hegoafrikako konstituzioa munduko aurreratuenetakoa da gay eta lesbianen eskubideei dagokienez, ezkondu eta guzti egin daitezke (ez dut gomendatzen, ezkontzearena, diot).
 
Baina konstituzio berri hori ailegatu arte gay eta lesbiana jendeak gorriak eta zuriak pasatu ditu, beste nazio batzuetan baino areago beharbada. Legearen jazarpena jasateaz gain haien ezkerreko alderdien mesprezua ere jasotzen baitzuten.

Bi gaytasun bereizi behar genituzke: zuriena, onartuago gizartearen aldetik, hala ere barregarri agertzen zena eta beltz-mestizoena, bestetik, iraingarritzat jotzen zutena bere komunitatetan.
 
Rolak ere desberdinak ziren Apartheidak banatu zituen arrazen arabera. Gizon zurien artean gizonezko rola gehiago agertzen zen, eta gizon rola egiten zutenak gizon rola egiten zutenekin harremantzen ziren. Aldiz mestizo eta beltzen artean, gay batzuek, beharbada pre-gay esan beharko nuke, rol femeninoa betetzen zuten eta beste batzuek, bere burua matxotzat zeukatenek, haiekin larrua jotzen zuten.
 
Makurrena ordea zera izan zen: ANC, PCA eta apartheidaren kontrako alderdi zein taldeek homosexualitatea “Mendebadeko gaixotasuntzat” jotzen zutela.
 
Eta horrela egin nuen neronek topo Suedian errefuxiaturik egondako Mandelaren familiako batekin zeinak Guguletura, Cape Towneko townshipik handienera, eraman behar baininduen.
 
Paella prestatu nuen etxean, munduan zehar edozein espainiarri prestatzeko eskatzen zaion jakia, eta halako batean bota nuen Cape Towneko Bronx gay tabernan arrazak nahiko erraz nahasten zirela. Egia ez zena porzierto beltz gutxi baitzegoen. Erantzuna zera izan zen, ez ninduela auzo beltzera eramango denak ohartuko zirelako gay batekin zebilela eta bera ere gaytzat joko zutela. “Homosexualitatea” –gaineratu zuen– “Mendebaldeko gaixotasuna da. Ez dago beltz homosexualik Hegoafrikan”. Lur jota utzi ninduen. Paella bertan gelditu zen. Espainiarren sorginkeriaren bat, pentsatu nuen. Gero jakin nuen, ederki jakin ere, bazirela gay beltzak, edo gayak ez baziren gizonekin larrua jotzen zuten gizonak.

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • Miren - 2010-06-17 11:16:00: Harrigarria da egoera zuk kontatu bezala izan, eta konstituzio hori onartzea orain 16 urte Hegoafrikan...
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403