« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Berriz ere krimena

2010-07-01 08:00:00 | Juanjo Olasagarre

Johannesburgoko polizia buruaren etxean sartu eta lapurtu egin dute. Inork ez daki nola. Zaindariek ez dute inor antzeman, ez dago susmagarririk. Kontua da polizia buru hori Mundialeko segurtasunaren arduraduna dela, Fikibile Mbalula.

Denetatik eraman omen dute, garestiena LCD telebista bat. Atzetik atera da polizia burua ikertuko dela esanez eta abar eta abar.
 
Hegoafrika krimena binomioa beti egon da elkartuta apartheid ondoko herrialdean. Ez da nire burua zitatzeagatik baina hona ekarriko dizuet han kontatu zidaten txiste bat: Ali Bacher entrenatzaileak berebiziko cricket taldea bildu omen du 98rako. Jaurtitzaile indartsu eta azkar bat baino ez omen zaio falta. Ibili, ibili omen da begira gainontzeko taldeetan, institutuetan, eskoletan... baina kia, ez du jaurtitzailerik aurkitu. Gau batean CNNeko berriak ikusten ari dela zer ikusiko eta... ikaragarrizko besoa daukan soldadu bosniarra. Soldaduak granada hartu eta zast! 500 metro apartetik, leihotik barna sartu du. Beste bat hartu eta 100eko abiaduran doan autoari jaurti... eta jo! “Morroi hori behar diat” pentsatu du bere baitarako Ali Bacherrek, “hori besoa daukana!”. Hegoafrikara ekarri eta cricketa erakutsi dio. Espero bezala, gazte bosniarrak Jaurtitzaileen Sari nagusia irabazi du eta taldeak Liga. Hego Afrikako heroi bilakatu da soldadua, Nelson Mandelak eta guzti zoriondu du. Joan zaio egun batean Ali eta esan dio: “Aizu eskatu nahi duzuna, lortuko dizut”. Bosniarrak ez duela ezer nahi, amari telefonoz hots egitea baino ez duela nahi. “Ama!” ari zaio gaztea telefonotik, “Hegoafrikako heroi bilakatu naiz!”. “Ez diat hirekin hitz egin nahi!” erantzun dio amak, “hik egin diguk, hik...”. “Baina ama, zer egin eta zer eginondo” egin dio arrapostu gazteak, “gailurrean nago!, heroi bilakatu naiz!”. “Ez, seme ez ” erantzun dio amak zotinka, “hi hor eta guri, une honetan bertan, tiroka ari zaizkiguk, auzoa hondakinetan zegok, ia hiltzeraino jipoitu zitiztean hire bi anaiak, aitari autoa lapurtu ziotek eta hire arreba bortxatu egin ditek aurreko astean”. Amak zotinka ebaki du, “ez diat inoiz barkatuko... ez diat inoiz barkatuko Sarajevotik Johannesburgera ekarri izana!”.
 
Bai, beldurra eman dezake Johannesburgo erdialdean ibiltzea, zer esanik ez Soweton edo Alexandran. Aldiz Cape Town erdialdea abegikorrago da, zuriago ez esatearren, baita Durban ere.
 
Cape Town eta Johannesburgoren artean Bilbo eta Donostiarren artean egon daitekeen lehia dago. Batzuek besteei buruz barre egiten dute, txisteak eta abar. Txisteak ordea bakarrik zurien artean dira, izan ere, beltza, belztasuna dagoen tokia Jo'burg da. Eta bertan dago krimen tasarik altuena. Azalpenik?

 

  • Erantzunak (1)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

  • xabier - 2010-07-01 17:27:21: Ederra Juanjo, bai horixe!
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403