« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Betierekotasuna

2010-06-23 07:30:00 | Juanjo Olasagarre

Behin kontatu zidaten Afrikako nazio horietako presidente batek, barkatu izena jakin beharko nuke eta badakit esan dudan bezala esanda gurasokeria zuri-europarrean erortzen ari naizela baina kontu honek hogei urte egiten ditu ja, kargugabetu egin nahi zuela esan ziotenean bota omen zuena: “utzidazue beste bi urte presidente izaten horrela zenbaki polita eginen dut, 25 zenbaki polita da eta”.

Pasadizoarekin akordatu naiz Thabo Mbeki deituriko fundazio bat badela irakurri dudanean. Ze mania nazio presidenteek fundazioak sortzearena! Gure Jose Mari gogoratzea besterik ez dago. Thabo Mbeki fundazioak, dio kazetariak, ANCn eta nazioan izandako buruzagitza eza gainditu eta ondare politikoa uztea omen du helburu. Zenbaki polita lortzeko beste modu bat.
 
Pozik, zergatik ez esan, irakurri dut Mbekiren fundazioa aurrekonturik gabe gelditu delako berria, igual dirua hobe gastatuko dute.
 
Presidenteek bikotekide ohiak bezala izan beharko lukete, behin banandurik gure bizitzatik desagertu beharko lirateke, baina, ez, batzuk-batzuk iraun egin nahi dute Munduaren Pentsamendua, horrela, letra larritan, haien ondare exkaxarekin zamatzeko asmoz.
 
Mbeki, egia da aurrekari aparta zeukala, presidente exkaxa izan zen. Osasunari dagokionez behintzat.
 
Mbekik VIH eta Ihesaren arteko korrelazioa frogatu gabe zegoelako ustean ez zituen erretrobiralak banandu nahi izan erietxe publikoetan, horrek Hegoafrika bezalako herrialde batean suposatzen zuenarekin, izan ere, munduko seropositibo tasarik altuena zuen eta du Hegoafrikak.
 
Heriotzak, heriotzak eta heriotzak. Mbekik, gainera, bereari eutsi zion bere Osasun ministroaren iritziaren kontrara. Orain Fundazioa du eta Pentsamenduaren historiara pasatu nahi du. Ai Mbeki eta betierekotasuna. Kuanto poeta!

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403