« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

The issue

2010-06-18 13:11:00 | Juanjo Olasagarre

Ernesto Laclauk, Gramsciren eskutik, baliokidetasuna delako kontzeptua plazaratu zuen soziologia-filosofia politikoaren eremuan. Baliokidetasunak antagonismo nagusiaren bi aldetara banatutako ezaugarriak kateetan lotu eta balio berdindu egiten ditu.

Hegoafrikan the issue, afera, alegia, guk gureari la cosa, asuntua, Gatazka deitzen diogun bezala, arraza zen. Begira zer txorrada, arraza. Eta esanen duzue arrazak beste gauza batzuk estaltzen zituela, pobrezia, klase arteko desoreka, emakume-gizonen arteko gatazka, kulturen arteko borroka eta abar. Bai, esan beharko nizueke baina ez zituen estaltzen, antagonismo nagusi horren bidez gauzatzen, agertzen, azalerazten ziren baina horrek ez zuen arrazaren afera hutsala egiten.
 
Ez dakit zein den gaur egungo Hegoafrikako antagonismo nagusia, arraza ez seguru aski. Beharbada ez dago, eta esan beharko genuke antagonismoa lausoagoa dela, edo hainbat antagonismo txiki daudela, demagun, pobre-aberatsen arteko aldea, eskolatu-eskolagabeena, hiri-landaren artekoa.
 
Susmoa dut, hala ere, arraza (ze txorrada!), presente dagoela gaur egungo Hegoafrikako gizartea egituratzerakoan. Apartheidaren aztarnek indar handia dute oraindik. Ez dago Mundialeko taldeari begiratu besterik, beltzak, coloured bat eta atezain zuria. Futbola beltzen kontua da. Seguru aski gaizki ikusia izanen da oraindik ere errugbia gustatzen zaion beltza, beltzei futbola gustatu behar baitzaie, eta zuriei, noski, errugbia. Bestela ez dira ez beltz ez zuri, baina horiek colouredak ziren. Beste afera bat.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403