« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

The country of my skull

2010-06-15 08:46:00 | Juanjo Olasagarre

Apartheida bukatu zen, eta seguru aski Hegoafrikan orain gertatzen ari denak jada ez dauka horrenbeste ikustekorik arrazekin nola ekonomia globalizatuarekin. Hala ere Hegoafrika inguruko naziorik aberatsena da, eta bertara joaten dira emigranteak, Zimbawetik, Angolatik, gehienak Johannesburgora, zuriegi aukeran Lur Muturreko Hiria.

Hala ere iruditzen zait ez dakit nor agindua baina ANCek gidatuta berradiskidetze prozesu bat eraman zutela aurrera. Hainbatean dago kontaturik nola funtzionatzen zuen: amnistia lege berezia sortu zuten, bertan aterpe eskatutakoek epaiketa bereziak izaten zituzten haien lege urratzeak gertaturiko herrietan, epaile, kazetari eta telebista haraino hurbiltzen zelarik. Epaiketa egiten zen, bertan biktimak eta borreroak aurrez aurrez esertzen ziren kamara pean eta herriko jendearen aurrean.
 
Epaiketek bazuten zerbait katartikotik eta baita ere tragikomikotik, bata bestearen atzetik entzun baitzenitzakeen lau seme-alaba hil zizkioten tribu bateko buruzagia eta behin norbaitek jipoitu zuela eta indemnizazioa jaso nahi zuen mozkorra, jendeari bere ateraldiekin barrea eragiten ziona.
 
Telebistarako herriz herri ibiltzen zen kazetari haietako bat Antjie Krog zen. Idazle afrikanerra, emakume sendoa, goapa, abegikorra. Bere esperientzia The Country of my skull liburuan bildu zuen. Zoragarria. Justiziaren zein eite indartsua agertzen den liburu horretan! Ez dakit zergatik baina ezagutu nuenetik nire aitona gogorarazi zidan, zuzentasuna eta zuhurtziaren arteko nahasketa ia zurrun harengatik beharbada.
 
Pista galdu nion. Aipatua ikusi nuen azken aldia Coetzeeren Hombre Lenton uste dut: Krogen ahots afrikanerrak etxera eraman zuela bat batean aitatzen zuen Coetzeeren narratzaileak. Badakit filma egin zutela liburuarekin. Uste dut hemen ez zutela mustu.
 
Nire buruari galdetzen diot zer pentsatuko duen mundialaz. Beharbada gustuko izanen du, izan ere, orain pentsatzen jarrita bazuen sentsualitate puntta bat.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403