« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Port Saint Johns

2010-06-13 16:29:00 | Juanjo Olasagarre

Durban eta East Londonen artean bada Port Saint Johns deitzen den herri bat. Apartheid garaian homeland baten zati egin zutenez kanporatu egin zituzten bertako zuriak eta beltzendako leku gisa gelditu zen. Gero gauzak xuabeagotzen hasi zirenean hippy zuriak, aztertu beharko litzateke Apartheida deusezteko hippyak egin zuten tarea, hasi ziren hara joaten nik ezagutzen dudan natura gune zoragarrienetakoa delakoz: herriak ezer balio ez badu ere hondartza, ibaiaren bokalea, mendixkak, egin daitezkeen paseoak. Paradisuaren puska bat Port Saint Johnsen dago.

Bertan pasatu nuen nire bizitzako egunik zoragarrienetako bat, nahiz eta Nietzschek belarrira xuxurlatu egun dela egunik zoriontsuena beti, eta zoriontsuena ez bada bai bakarra.

Kilometroak egin behar dira haraino ailegatzeko, eta ez du beti eguzki egiten baina mundutik aparte sentitzen zara bertan, esan bezala kasik paradisuan.

Port Saint Johnsen Hego Afrikatikako halako apartekotasun bat zegoen ni egon nintzenean. Berrogeita goratiko hyppyak gaztetxo beltzekin nahasten ziren halako nahasketa arraroa, eta aldi berean, alaia sortuz, hori bai alkohola eta drogak lagun.

Reegea zen bertako musika, handik kanpo senti zitekeen mehatxu eta delinkuentzia girorik ez zegoen. Leku zoragarria zen, ez dakit zer geldituko den ni bizi izandakotik. Baina berdin esan daiteke gure etxe eta bizitzari buruz, ez dakit zer gelditzen den izandakotik. Nietzsche mintza dakidan nahi nuke.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403