« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Gaztediaren eguna

2010-06-16 12:37:00 | Juanjo Olasagarre

1976. urtean Sowetoko gazteak, haurrak hobe esanda, kalera atera ziren afrikanerra ikastera behartu nahi zituztelako. Lau hildako egon ziren eta handik Apartheidaren kontrako altxamenduetako bat sortu zen.

Soweto sutan, Durban, Cape Town. Apartheidaren kontrako puntu gorenetako bat sortu zen hortik. Egon nahiz hit idazteko baina iruditu zait banalizatu egiten nuela une hori.
 
Argazkiak beldurgarriak dira, gehienak zuri-beltzean, eta zuri-beltzak, errealitate hura bezala, argazkiek eransten dien gordina dute: gorpuak kalean, poliziak tiroka, jendea lasterka eta Soweto, Soweto zuri beltzean baita.
 
Ni behin egondu nintzen, aktore batzuek eramanda. Sowetora, turistiko batean ez bazen hobe ez agertzea, Soweto pobrera, orduan ere –1996an– bai baitzegoen Soweto aberaskoa, Winni Mandela eta bizi ziren tokian.
 
Zerbezak edaten egon ginen aktore haiekin zerbezak ni pagatzen nituela. Jende oso azkarra jende gehiena, ikasiak, kokapen subalternoak bizitza mila modutara bizi daitekeela eta bizi behar dela zekien jendea, zailtasunetara ohitua, eta baten bat, malapartekotasunak labana erabiltzera jarria.
 
Noizean behin batek halako keinu dotore batez dirua eskatu eta zerbezak ekartzera desagertzen zen. Gauak ordu txikiak arte jarraitu zuen, isiluneren bat egiten baldin bazen ondoko txabolako soinuak entzun zitezkeen. 1976an eskolan zeudenez, haiengandik jaso nituen gaur ospatzen den egunaren gaineko xehetasunak, tonu erdi heroiko erdi trufarian. Denek gorrotatzen zuten afrikanerra. Ba ote zentzurik hizkuntza bat gorrotatzeak?

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403