« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Juanjo Olasagarre

Antolaketa

2010-07-03 09:36:00 | Juanjo Olasagarre

Harrigarriki atzoko Mail&Guardiango berri nagusiak eta Berriako Munduko Kopari buruzko erreportajeak gai berak zekarten: Munduko Koparen antolaketa eta egoerari etorkizun beltza iragarri ziotenek ez dute asmatu zioen Berriak. Hegoafrikak “arnas har dezake” ez baita gauza larriegirik gertatu Munduko Kopa erdia pasatu delarik.

 Beraz denak ongitxo funtzionatu eta, turistei egindako eraso batzuk gorabehera nazioak frogatu du izan baduela horrelako gauzak antolatzeko ahalmena, eta iruditzen zait merkatuek, gauza etereo horiek, Hegoafrikan inberti daitekeela erabaki dutela. Egindako zuloa betetzekotan izanen dira populazioaren %40 pobretasunaren mugan bizi den nazioan. Hala bedi. Hala ere, niri harrigarriena, eta beharbada maltzurrena esan beharko nuke, iruditu zait Hegoafrikak hori egin zezakeela zalantzan jartzea. Hegoafrika, beharbada zuri populazio handia izanik Apartheida antolatu zuelakoz eta ondorioz beltzek ia ezeren truk autobideak, eraikin erraldoiak, portuak, trenbideak, aireportuak eraiki zituztelakoz eta zuriek administrazio eraginkor bat osatu zutelakoz ongi funtzionatzen duen nazio bat da. Bai ez da Europa baina alde esan dezakegu Apartheidaren izugarrikeriak kudeatzeko Españako Estatuak baino asko hobe ihardun duela. Hemen ezer gertatu ez balira bezala estali dira Guda Zibilean gertaturiko sarraskiak zein Frankismoaren krimenak, han aldiz Truth and Reconciliation Comissiona sortu zuten eta garbitu eta oratu egin zuten eguratsa hortik abiaturik nazio justuago bat sortzeko. Ppk hemen egiten dituen aldarrikapen eta deklarazioak onartezinak izanen lirateke han. Horrela doakigu.

 

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

BIDEOA
DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403