AHTaren inguruko lehen erreferenduma egin zuten Urbinan

Duela
20
urte

2006ko uztailaren 16an,

AHTaren inguruko lehen erreferenduma egin zuten Urbinan. Herritarrek hauteslekuetan berretsi zuten proiektuarekiko aurkakotasuna: 115 pertsonatik 108k hartu zuten parte, eta guztiek ezezkoa eman zioten. Espainiak EAEn zuen gobernu ordezkari Paulino Luesmak eragotzi nahi izan zuen herriek erreferendumean euren iritzia ematea, eta Anoetako, Aramaioko eta Elorrioko udal-galdeketak debekatu zituen hurrengo hilabeteetan. Debekuak debeku, herri horietan ere egin zituzten galdeketak, gehiengoaren ezezko irmoarekin. AHTaren aurkako borrokan toki esanguratsua zen Urbina eta handik hiru urtera istilu gogorren eta Ertzaintzaren bortizkeriaren lekuko izan zen herria.

Bideo honetan orduko herriko alkateak eguna nola zihoan azaldu zuen goizean.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...