Txapela erabiltzea debekatu zuen Espartero liberalak, Lehen Guda Karlista betean

Duela
188
urte

1838ko azaroaren 27an,

Txapela erabiltzea debekatu zuen Baldomero Esparterok, Lehen Guda Karlista betean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako armada liberalaren buruak Logroñon argitaratu zuen azpian ikusgai den bandoan, gainera, txapela jantzita harrapatzen zutena gogor zigortuko zutela adierazten zuen.

Aginduak, ordea, ez zuen arrakasta handirik izan. Sei hilabete geroago izan zen Bergarako besarkada. 1940an, Valentín Olanok diputatu foruzaleak Madrileko Kongresuan adierazi zuen “errazagoa litzateke burua kentzea txapela baino”.

Iturria:

Zumalakarregi Museoa, Esparterok txapela debekatu zuenekoa (2010eko abuztuak 27).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.