103 txeiene indiskriminatuki hil zituen AEBetako armadak, lo zeudela eraso eginda

Duela
158
urte

1868ko azaroaren 27an,

AEBetako armadak 103 txeiene hil zituen Washita Ibaiko Batailan. Txeiene jatorrizko herrixkari goizaldean eraso egin zioten, biztanleak lo zirela. Soldadu guztiak hil eta haur eta emakumeak preso hartzeko agindua bazuten ere, sarraski indiskriminatua egin zuten. 53 emakume eta haur bahitu zituzten.

Txeieneen buruzagi Teontzi Beltzek, jazartzen zituzten soldaduen aurrean herri baketsua zirela adierazi zuen, baina AEBetako Armadako Sheridan jeneralak Arkansas hegoaldeko jatorrizko herriak suntsitzeko planak zituen.

Iturria:

Alexander Dee Brown, Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...