Euskaraz hitz egitea debekatu zuten Aiako eskolan eta eraztunaren zigorra gomendatu zuten

Duela
240
urte

1784ko azaroaren 27an,

Euskaraz hitz egitea debekatu zuten Aiako eskolan eta eraztunaren zigorra gomendatu zuten. Euskararik ez zekien irakasleak, euskaraz hitz egiten zuenari eraztuna ematen zion –askok ez zekiten gaztelaniaz–, eta honen ardura zen bere hizkuntzan hitz egiten entzuten zuen lagunari pasatzea, ez bazuen zigortua izan nahi. Astearen amaieran, eraztuna zeukan haurra zigortzen zuten, askotan fisikoki. Euskara eta bestelako hizkuntzak jazartzeko, espainiar eta frantziar autoritateek ehunka lege eta arau onartu dituzte azken bi mendeetan. Eraztunaren zigorra izan zen euskaraz aritzen ziren haurrak zigortzeko metodo erabilienetakoa.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
25
urte
Duela
40
urte