Handala pertsonaiaren sortzaile Naji al-Ali marrazkilaria hil zuten, Palestinarrentzat sinbolo bat

Duela
37
urte

1987ko abuztuaren 29an,

Palestinarrentzat sinbolo bat den Handala pertsonaiaren sortzaile Naji al-Ali marrazkilaria hil zuten erbestean, Londresen. Tiro bat jasota, hilabete koman egon zen.

Hilketa sekula argitu ez bazuten ere, susmagarri nagusiak halako operazio ugari egin izan dituen Mossadeko agenteak ziren. Israeldar zein arabiar agintariekin kritiko, gatazka palestinarraren inguruko zinta satiriko gordinak egiteagatik zen ezaguna Naji al-Ali.

Bere pertsonaia Handala zen, egunkari batean egunero argitaratzen zuen tiran agertzen zen eta Israelen okupazioaren lekuko izan zen: aurpegia ezagutzen ez zitzaion haur errefuxiatu palestinarra zen, beti bizkarrez.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte