Balmasedan sorginkeriaren aurka gauero kanpaiak jotzea agindu zuten

Duela
450
urte

1576ko uztailaren 11n,

Balmasedan sorginkeriaren aurka gauero kanpaiak jotzea agindu zuten. Sorginkeria egotzita preso zeudenek ardoa eta ogia suntsitzeko asmoa zutela sinetsita, Jaurerriaren beste hainbat herritan hartutako neurri bera hartu zuten Balmasedan ere. Ustearen arabera, elizako ezkilak jotzen zituzten bitartean sorginkeriaren boterea deuseztatzen zuten. Agindua ez betetzeak mila marabedi eta hamar eguneko espetxe zigorra zekarren. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, gehienak emakumezkoak eta denak "legez".

Iturria:

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.