argia.eus
INPRIMATU
41 pertsona heriotzara zigortu zituzten Uztaritzen sorginkeria egotzitza

Sorginkeria egotzitza 41 pertsona heriotzara zigortu zituen Uztaritzen epaile batek. Lanetabarta etxeko Marie de Chorropique, auzipetu nagusia, sutan erre zuten, eta beste 40ak hil. Haurrak akelarreetan erabiltzeko hiltzea egotzi zieten. Halere, epaiak ez zuen beharrezko prozedura bete, auzipetuei ez baitzien apelatzeko aukerarik eman. Pierre De Lancre inkisidore krudelari ere arreta deitu zion epailearen utzikeriak, idatzi zuenez. Euskal Herrian, dokumentatua dagoen inkisizioaren lehen exekuziotik (1329) azkenera (1610), 200 eta 323 pertsona artean hil zituzten, gehienak emakumezkoak eta denak "legez".

José Dueso, La caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa).