Sanrokada matxinada abertzalea hasi zen Gernikan eta Espainiako bandera erre zuten

Duela
133
urte

1893ko abuztuaren 16an,

Sanrokada deituriko matxinada abertzalea izan zen Gernikan. San Roke egunean antolatutako herri bazkarian, zenbait jeltzale Espainiaren aurkako oihuak botatzen hasi ziren, eta giroa berotzen joan ahala, Gernikarra eta Tradicionalista elkarteetan (liberala eta karlista hurrenez hurren) eskegita zeuzkaten bandera espainiarrak kendu eta erre egin zituzten “gora euskeria askatuta” oihukatuz.

Abertzaletasunaren lehendabiziko ekintza publikoa zen, Espainiako Gobernua euskal probintzietako foru-erregimena deusezteko ahaleginean ari zela.

Gatazka ugari izan ziren gai honen harira, adibidez, egun batzuk geroago, abuztuaren 27an, Donostian sei lagun hil zituen Espainiako Poliziak Sagastaren aurkako manifestazioan.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.