Sei pertsona hil zituen Guardia Zibilak Donostian, manifestazio bati tiro egin ostean

Duela
133
urte

1893ko abuztuaren 27an,

Guardia zibilak Donostian sei herritar hil zituen, manifestazio inprobisatu bati tiro egin ostean.

Igandea zen eta Boulevardeko kioskoan Udal Bandaren kontzertua zegoen. Publikoan zen talde batek Gernikako Arbola abestia eskatzean hasi zen kalapita. Udalak abestia betatua zuen, hirian ziren espainiar monarkak ez mintzeko asmoz. Tentsioa igotzen joan zen eta gazte batzuek petardo batzuk lehertzean istiluak hasi ziren kontzertuan bertan.

Hau amaitzean, Espainiako gobernuburu Sagasta zegoen Londres hotelera abiatu ziren manifestazioan, “gora foruak!” eta “heriotza Sagastarentzat” oihuka. Jendea harriak botatzen hasi zen hotelera, eta Guardia Zibila iritsi zenean manifestarien kontra tiroka hasi zen zuzenean. Hiru pertsona bertan hil ziren eta beste hiru hurrengo egunetan, zaurien eraginez.

Sagastaren tiroen gaua bezala da ezagun. Abertzaletasuna heltzear zen. Bi aste lehenago istiluak izan ziren Gernikan eta Euskal Herrian lehen aldiz Espainiako banderak erre zituzten.

Gaian sakontzeko, irakurri Irutxuloko Hitzako artikulu hau.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.