Historiako lehen karga polizialak hamalau pertsona hil zituen Manchesterren

Duela
207
urte

1819ko abuztuaren 16an,

Hamalau pertsona hil eta ehunka zauritu zituen Manchesterren Poliziak, langileen mitin batean. 60.000 lagun batu ziren St. Peter plazan mugimendu erreformazaleak deituta. Langile mugimendu sortu berriaren baitan indarra hartu zuen korronte honek, zeinak prentsa askatasuna eta bilera publikoak egin eta antolatzeko eskubideez gain, boto eskubidea ere eskatzen zuen.

Dokumentatuta dagoen lehen karga polizial honetan, zaldizko Poliziak plazan bildutakoei gogor egin zien eraso, Peterlooko Sarraskia gisa ezagun egingo zen egun beltzean.

1832tik aurrera ildo moderatua gorpuztu zuen klase ertaina sartu bazen ere, langileak ziren nagusi urte haietako mugimenduan, eta haien eskaeren aurrean, errepresioaren bidetik jo zuen agintean zegoen eliteak.

Iturria:

Edward Palmer Thompson, La formación de la clase obrera en Inglaterra (Capitán Swing).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.