Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen

Duela
133
urte

1893ko ekainaren 2an,

Lopez Zabalegi sarjentua buru zuen foruzale talde bat matxinatu zen Obanos eta Garesen. Matxinada foruak murrizten zituen dekretu batek eragin zuen eta laster Hego Euskal Herriko hainbat tokitara zabaldu ziren istiluak.

Gamazo Ogasun ministro liberalak sustatu zuen dekretua, baina ez zuen gauzatzea lortu. Garaipenaren oroigarri, Foruen Monumentua eraiki zuten Iruñean.

Gertaera hari buruzko informazio gehiago Patxi Agirrek Noticias de Gipuzkoan argitaratutako artikulu honetan.

Iturria:

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.