Panamako kanala zabaldu zuen AEBko presidenteak, Washingtonetik azken dinamita karga detonatuta

Duela
113
urte

1913ko urriaren 10ean,

Panamako kanala zabaldu zuen AEBko presidente Woodrow Wilsonek azken dinamita karga detonatuta. Washingtonetik, Etxe Zuritik telegrafo bidez bidalitako seinalearekin zartarazi zuen lehergaia. Panamako errepublikak, Ozeano Barea eta Atlantikoa lotzen dituen kanalaren eskubideak AEBei eman zizkien behin-betirako, baita albo banatan zortzi kilometroko eremua ere, 10 milioi dolar eta urtero 250.000 dolarren truke. AEBek 40.000 panamar behartu zituzten beren etxeak uztera, eta herri eta kultura osoak suntsitu zituzten.

Iturria:

Marixa Lasso, Erased: The Untold Story of the Panama Canal.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.