Euzkadi egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten

Duela
111
urte

1913ko otsailaren 01an,

Euzkadi egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. Gaztelaniaz zen nagusiki eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bultzatu zuen. Euskal atala izeneko sailean euskarazko artikuluak ere argitaratzen zituen. Lauaxeta, Kirikiño edo Kizkitza gisako idazleek hartu zuten parte eta ideia abertzaleak hedatzea zuen helburu. Hala egin zuen 1937ko ekainaren 17ra arte. Frankistek bere instalazioak konfiskatu eta El Correo Español argitaratzen hasi ziren, Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin.

Iturria:

Euzkadi: historia del periodismo vasco (Sabino Arana Fundazioa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
110
urte