Emily Davison sufragista hil zen Ingalaterran, zaldi-lasterketan Erregearen zaldiak harrapatu ostean

Duela
112
urte

1913ko ekainaren 8an,

Emily Wilding Davison ekintzaile sufragista hil zen Ingalaterran. Egun batzuk lehenago emakumeen boto eskubidea aldarrikatzeko egindako ekintza batean zauritu zen, zaldi-lasterketa batean Erregearen zaldiak harrapatuta.

Hil arte hainbat ekintza egin zituen emakumeen boto-eskubidearen alde eta bederatzi aldiz izan zen espetxeratua horregatik. Azkenean, ideia horien alde, bizia bera ere galdu zuen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!