Abortatzeagatik errudun zirela zioten dokumentuak aurkeztu zituzten 300 emakumek baino gehiagok Hego Euskal Herrian

Duela
43
urte

1983ko maiatzaren 21ean,

Abortatzeagatik errudun zirela zioten dokumentuak aurkeztu zituzten 300 emakumek baino gehiagok Hego Euskal Herrian. Mugimendu feministak abiatutako autoinkulpazio kanpaina zen, Espainiako Kongresuan abortua despenalizatzeko eztabaida hasteko atarian deitua. Bilbo, Donostia eta Gasteizko auzitegietan, presio egin eta gaia gizarteratzea zuten helburu. Legea onartu zen arren, Konstituzio Auzitegiak atzera bota zuen. 1985ean abortatzeko eskubidea partzialki onartu zen Espainiako Estatuan, baina 2010ean legeztatu zen lehen hamabi asteetan abortatzeko aukera. Ipar Euskal Herrian 1975ean despenalizatu zen abortua.

Iturria:

Maite Asensio Lozano, Irabazi genuen (Berria, 2023ko maiatzak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.