ZEN plana azaldu zuen publikoki Espainiako Gobernuko Segurtasuneko idazkari nagusiak

Duela
43
urte

1983ko maiatzaren 19an,

ZEN plana azaldu zuen publikoki Rafael Vera Espainiako Gobernuko Segurtasuneko idazkari nagusiak. Euskal independentismoa fronte guztietan borrokatzeko diseinatu zuten plana eta ETAren aurkako borroka aitzakiatzat hartuta, errepresioaren sozializazioa zuen oinarri. Estereotipoetan eta estetikan oinarrituta kriminalizatzen zuen gazteria, eta gerra psikologikoa sustatzen zuen, informazio faltsua zabaltzea bultzatuz iritzi publikoan eragiteko. Infiltratu eta salatari sare baten eraketa ere barnebiltzen zuen.

Rafael Vera.

Bezperan PSOEren gobernuaren Ministroen Kontseiluan onartu eta Espainiako Parlamentuan tramitatu gabe indarrean sartu zuen Felipe Gonzalezen gobernuak. ZEN siglek Zona Especial Norte esan nahi zuten.

Iturria:

Fernando Alonso Abad, Zona Especial Norte (ZEN), 40 años de un plan que dejó huella (Naiz, 2023ko abuztuak 12).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...