Abortu eskubidearen aldeko manifestazio baten aurka kargatu zuen Gasteizen Espainiako Poliziak

Duela
43
urte

1983ko ekainaren 20an,

Abortu eskubidearen aldeko manifestazio baten aurka kargatu zuen Gasteizen Espainiako Poliziak. Hiriko epaitegiaren atarian manifestazioa deitua zuen abortu eskubidea defendatzeko Koordinadorak, A Coruña (Galizia) eta Malagan (Andaluzia, Espainiako Estatua) abortatu nahian hildako bi emakumeren heriotzak eta Valladoliden (Espainiako Estatua) abortuak egitea egotzita hamahiru emakumeren aurka egitera zihoazen epaiketa salatzeko. 300 lagun inguru bildu ziren, gehienak emakumeak, eta haietako 20 kateekin lotu ziren eta Poliziaren indarkeria gogotik jasan behar izan zuten.

Iturria:

Erredakzioa, La Policía cargó contra una manifestación de mujeres (Egin, 1983ko ekainak 21).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.