Faltzesko nekazariek matxinada abiatu zuten zergen igoeraren aurka

Duela
668
urte

1357ko abuztuaren 7an,

Faltzesko nekazariek matxinada abiatu zuten zergen igoeragatik. Nafarroako Karlos II.a erregeak frantziarren aurkako gerra gastuei aurre egiteko zergak igo zizkien faltzestarrei. Herritarrek ordaintzeari uko egin zioten, eta erregeak bere anaia bidali zuen egoera bideratzera. Nekazari talde batek, ordea, eraso egin zion segizioari, eta erretiratu egin behar izan zuten. Erregearen mendekuz, herriko uzta eta ondasunak ondatu zituzten, eta hemeretzi nekazari zigortu. Horietatik zortzi urkatu egin zituzten.

Iturria:

Xosé Estévez Rodríguez, Las matxinadas en Euskal Herria: Siglos XVI-XIX (Nabarralde).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!