Simon Bolivarren armadak espainiarrak garaitu zituen Boyacáko guduan

Duela
207
urte

1819ko abuztuaren 7an,

Simon Bolivarren armadak espainiarrak garaitu zituen Boyacáko guduan. Horren ondorioz espainiarrengandik askatutako Venezuela eta Kolonbiaren arteko errepublika federatibo bat eratu zuten.

Espainiako armadaren aurkako borrokan jarraitu zuen Bolivarrek, eta 1822an Pichinchan haiek berriro garaitu ostean, Quito eta Guayaquil Kolonbia Handira batu zituen.

Kolonbia Handia Venezuela, Kolonbia, Panama eta Ekuadorrek osatutako errepublika izan zen eta arbaso euskaldunak zituen Simon Bolivar “askatzailea” gisa pasa da historiara.

Iturria:

Luis Vitale, Historia social de nuestra América (Colección Socialismo y Libertad).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.