Lasa eta Zabalaren hilketa argitzeko epaiketa atzeratu zuten, deklaratu behar zuen guardia zibil baten egoera tamalgarriagatik. Felipe Bayo lasaigarriz leporaino eta barruko arropan iritsi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalera. Epaimahaiak epaiketaren hasiera atzeratzea erabaki zuen, eta Bayoren egoeraren inguruko argipenak eskatu. Bertsio ofizialaren arabera, Alcala de Henareseko espetxe militarretik ospitale militar batera eraman zuten oinaze baten ondorioz eta han ohi baino sendagai gehiago jaso zituen, bere kabuz zutik mantentzea eragozteraino.
Iturria: Epaiketa atzeratu egin da, Bayo zutik ere egoteko gai ez zelako (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abenduak 14).