Pertsonen izenak gaztelaniaz erregistratzera behartu zituzten herritarrak Hego Euskal Herrian

Duela
69
urte

1957ko ekainaren 8an,

Pertsonen izenak gaztelaniaz erregistratzera behartu zituzten herritarrak Hego Euskal Herrian. Erregistro Zibilaren Legeak gaztelania ez ziren hizkuntzetako izenak desagertzeko arriskuan jarri zituen. 1958an argitaratu zen lege hau aplikatzeko araudian, “izen erregionalak” baimentzen baziren ere, gaztelaniazko itzulpena izatekotan hura erabiltzera derrigortzen zuen. 1977ko urtarrilaren 4ko legeak artikulu hori erreformatu zuen arte ezin zen legez euskarazko izenik jarri. Era berean, aurrez inskribatutako izena doan euskaratzeko aukera eman zuen lege erreformak.

Iturria:

Koldo Izagirre, Euskararen Historia txikia Donostian (1800-1998) (Susa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.