Emakumeak barne hartzen zituen konpainiari planto egin zioten Irungo Alardeko gainerako konpainiek

Duela
29
urte
Konpainiaren lehen urteko argazkia. alardepublico.org

1997ko ekainaren 30ean,

emakumeak soldadu gisa onartzen zituen konpainiak bakarrik egin zuen Irungo Alardearen ibilbide ofiziala. Aurretik, epaitegiek ebatzi zuten emakumeek alardean parte hartu zezaketela, eta Alardeko Juntako agintarien artean ere, emakumeen parte-hartzearen aldeko botoak gailendu ziren ekainaren 29an, baina hurrengo goizean konpainia guztiek bat egin zuten alardea beste auzo batetik abiatzeko, konpainia mistoa bakarrik utziz.

Mertxe Tranche historialariak ARGIAn kontatu zuenez, plantoa ez zen zerbait espontaneoa izan, aurrez planeaturiko zerbait baizik, hainbat alderdi politikoren inplikazioa tarteko.

Iturria:

Mertxe Tranche, “Emakumearen parte-hartzea Alardean: ezinezko elkar-hartze baten historia”.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...