Irulegiko eskua jendaurrean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak

2022ko azaroaren 14an,

Irulegiko eskua jendaurrean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak. Irulegiko Burdin Aroko baskoien herrixkaren aztarnategian Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkitu zuen brontzezko esku formako pieza, idatzitako inskripzioekin. Sorioneku hitza deszifratzea lortu zuten adituek, eta oraingoz hizkuntza hori antzinako euskara ote den frogatutzat ezin eman daitekeen arren, balio handiko aurkikuntza da. Baskoien kokaleku, bizimodu, hizkuntza eta sinesmenei buruz ikertzeko oinarriak ipini zituen herrixkaren indusketak.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak? (ARGIA, 2024ko otsailak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.