Irango Moralaren Poliziak Zhina Amini kurdua tratu txarren ondorioz koman utzi zuela zabaldu zen

Duela
4
urte

2022ko irailaren 14an,

Irango Moralaren Poliziak Zhina Amini kurdua tratu txarren ondorioz koman utzi zuela zabaldu zen. Bezperan, kalean hijab buruko oihala “behar bezala ez eramateagatik” atxilotu, jipoitu eta komisaldegira eraman zuten. Handik ospitalera eraman zuten koma egoeran, eta irailaren 16an hil zen. Gobernuak torturak ukatu arren, gorpuak bortizkeria zantzu nabarmenak zituela adierazi zuen biktimaren anaiak.

Iturria:

Mitra Keyvan, Las iraníes desatan un incendio social (Le Monde Diplomatique en español, 2022ko azaroa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.