Habana ontzia atera zen Santurtzitik Erresuma Batura 3.868 haur errefuxiaturekin

Duela
87
urte

1937ko maiatzaren 21an,

Habana ontzia atera zen Santurtziko portutik Erresuma Batura 15 urtetik beherako 3.868 haur errefuxiaturekin. Beraiekin batera joan ziren 80 irakasle, 120 laguntzaile, bi mediku eta hamabost apaiz. Frankistak Bilbo eta inguruak hartzear ziren eta milaka familia banandu zituzten hala. Maiatzaren 23an porturatu zen Southamptonen, eta haietariko batzuk ez ziren sekula Euskal Herrira itzuli.

Iturria:

Basque Children of ‘37 Association UK

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Duela
100
urte