Kadyrov hil zuten txetxeniarrek, Putinen konfiantzazko gizona eta Txetxeniako presidentea

Duela
22
urte

2004ko maiatzaren 9an,

Kadyrov hil zuten txetxeniarrek atentatu batean, Txetxenian Errusiako presidente Putinen konfiantzazko gizona eta presidentea. Grozniko Dinamo futbol taldearen estadioan, palkoaren azpian jarritako lehergailu batekin hil zuten, beste 31 pertsonarekin batera.

1994ko Txetxeniako gerran errusiarren aurka borrokatu bazuen ere, Txetxeniako Errepublikako eliteekin zituen desadostasunak tarteko Moskurekin lerratu zen. 2007az geroztik urte luzez bere seme Ramzán izan zen Txetxeniako presidentea.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte