Eustakio Mendizabal 'Txikia' hil zuen Espainiako Poliziak Algortan

Duela
52
urte

1973ko apirilaren 19an,

Eustakio Mendizabal Txikia hil zuen Espainiako Poliziak tiroka bizkarretik Algortan. Ez zeraman urte asko ihesean, baina denbora laburrean fama handia egina zuen.

Txikia ETAren buruzagi nabarmenetakoa izan zen. 1968an egin zuen ihes Iparraldera. Bere klandestinitate urteak batez ere Burgosko Epaiketaren erantzuna eta Carrero Blanco hiltzeko atentatuaren prestatzen eman zituen.

Aktibismoa bultzatu zuen ETAren barnean, eta Beihl kontsularen eta Huarte enpresariaren lehen bahiketak egotzi zizkioten. Euskaltzale amorratua zen, eta hainbat olerki idatzi zituen, nahiz eta azken garaikoak galdurik dauden.

 

Heriotza hark euskal gizartea astindu zuen eta leku ugaritan egin zitzaizkion mezak. 28 urte zituen.

 

Jarrain Etxamendi eta Larraldek Tomas Aragues orkestra zuzendariarekin, Txikiaren omenez grabatutako Maiatz Lilia kantua:

Iturria:

 

 

Gatzaga taldea. Eustakio Mendizabal Txikia, abertzale belaunaldi baten mitoa. (Larrun 1 - ARGIA, 1985eko ekaina).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte
Duela
155
urte