Helikoptero batean egin zuten ihes IRAko hiru presok Dublingo espetxetik

Duela
53
urte

1973ko urriaren 31n,

Helikoptero batean egin zuten ihes IRAko hiru presok Dublingo Mountjoy espetxetik. Plana borobil atera zitzaion IRAri. Helikoptero bat alokatu zuten gidari eta guzti, argazkilariak zirela eta hiriari airetik argazkiak atera nahi zizkietela esanez, baina behin airean zirela, pilotua behartu zuten Mountjoyko patioan lur hartzera. Hasieran guardiek ez zuten zirkinik egin, defentsa ministroa zelakoan. Presoek guardiak inguratu zituztela ikustean, beranduegi zen. Muturren aurrean egin zieten ihesa ezin zen geratu. Irlandako Errepublikako gobernua lotsagarri utzi zuen ihesaldiak. Ihesaldia errepublikarren herri kulturan sartu zen, eta besteak beste, The Helicopter Song kantuan jasota geratu da.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.