16 urteko Rita Lloyd neska beltza hil zuen New Yorkeko Poliziak

Duela
53
urte
1971 urteko AEBetako poliziaren argazki bat. Ez da kasu honekin zuzenean lotua baitezpada.

1973ko urtarrilaren 27an,

16 urteko Rita Lloyd neskato beltza hil zuen New Yorkeko Poliziak. Lagun batekin zegoen poliziak geratu zituenean. Robert Milano agentearen arabera, neskatoek arma batekin apuntatu zuten eta era defentsiboan egin zuen tiro. Lekukoek ukatu egin zuten halakorik, ez zuten inor auzipetu ordea hilketagatik. New York Times egunkariak horrela eman zuen albitsea: ‘Defensive’ Police Shots Kill a Girl, 16 (Poliziaren tiro "defentsiboek" 16 urteko neska hil dute).

1971 eta 1973 artean, 1.000 pertsona beltz inguru hil zituen AEBetako Poliziak

Iturria:

Akinyele Omowale Umoja, Repression Breeds Resistance: The Black Liberation Army and the Radical Legacy of the Black Panther Party (New Political Science, 21. Bolumena 2. zkia., 1999ko ekaina).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...