Israelek Sei Eguneko Gerra hasi zuen, Egipto eta Jordaniaren aurkako erasoekin

Duela
59
urte

1967ko ekainaren 5ean,

Israelek Sei Eguneko Gerra hasi zuen, Egipto eta Jordaniaren aurkako erasoekin. Siria hiru egun geroago eraso zuen. Operazio militar hartan AEBen zeharkako laguntza izan zuen (sobietarren erreakzioaren beldurrez ez baitzuten zuzenean inplikatu nahi izan). Israelek Gaza, Zisjordania eta Golango lurrak konkistatu zizkien Egipto, Jordania eta Siriari, hurrenez hurren. Eremu horietan palestinar populazioa handia zen, eta horiek okupatu eta palestinarrak baldintza negargarrietan bizitzera kondenatzeaz gain, Israelek bere gain hartu zituen eremu estrategiko garrantzitsuak. 400.000 palestinar kanporatu zituzten beren etxeetatik.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.