Jose Antonio Agirre jaio zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen lehendakaria

Duela
120
urte

1904ko martxoaren 06an,

Jose Antonio Agirre Lekube jaio zen Bilbon. Politikari jeltzalea eta XX. mendeko euskal historiako pertsona karismatikoenetako bat izan zen.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen lehendakaria izendatu zuten 32 urterekin (56 urterekin Parisko erbestean hilko zen arte mantendu zuen kargua). 1936ko Gerran, Mola eta Francok zuzentzen zuten armada matxinoari aurre egingo zioten 55.000 soldaduko armadaren burua izan zen. Agirrek gudaren porrota, jazarpena eta erbestea sufritu zituen, baita bere familiak ere.

Bigarren Mundu Gerran, erbestean zela, aliatuei laguntza eskaini zien hauek gero Francoren kontra egingo zutelakoan. Gernikatik New Yorkera, Berlindik pasata bere egunerokoan kontatu zuen erbestearen hasiera.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik