Eduardo Chillida jaio zen Donostian

Duela
102
urte

1924ko urtarrilaren 10ean,

Eduardo Chillida jaio zen Donostian. Eskultoreen artean ezagunenetakoa da Euskal Herrian, eta bere lanek presentzia handia dute gizartean, Chillida Leku museoan ez ezik, hainbat logotipo ezagun bereak dira. Adibidez, EHU, UEU, Kutxa eta Amnistiaren Aldeko Batzordearenak. Bere obra ezagunenen artean Donostiako Haizearen orrazia dago.

Gaztaro falangista ultra eta erradikala izan ostean, artisten abangoardia izan zen Gaur taldearen sortzaile izan zen 1960ko hamarkadan, abstrakzionismoan eta konstruktibismoan errotu zuen bere lana eta sonatua izan zen Jorge Oteizarekin izandako harremana, elkar salatu baitzuten lanak plagitzea egotzita. Besarkada batekin berradiskidetu ziren.

78 urterekin hil zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin