1813ko azaroaren 11n,
Azkaine arpilatu zuten tropa espainiar eta haien aliatu ingeles eta portugaldarrek, Lapurdin. Abuztutik aurrera atzerantz zihoan armada frantsesa, Gasteiz eta Donostia galdu eta San Martzial eta Larrungo guduetako porroten ondoren. Inguruko euskal herriek milaka soldaduren gehiegikeriak eta lapurretak jasan behar izan zituzten. Ipar Euskal Herriko biztanleentzat trauma historikoa izan zen gerra hartan gertatua, gerraren ondorioak zuzenean pairatu baitzituzten, alde bateko zein besteko tropen eskutik.
Iturria:
Iturria: Lapurdi 1609 Elkartea, 1813-1814 Euskal Herria Napoleonen tropenganik suntsitua (Lapurdi 1609 Elkartea).