Wellington ingelesaren tropek Donostia setiatu zuten

Duela
213
urte

1813ko uztailaren 7an,

Wellington ingelesaren tropek Donostia setiatu zuten. Frantsesak kanporatzea zen asmoa, eta horretarako Espainiaren aliatu ziren britainiar eta portugaldarrak.

Ia bi hilabeteko setioaren ostean, abuztuaren 31n lortuko zuten hiribilduan sartzea eta sarraskia egin zuten: 1.600 lagunetik gora hil eta hiriari su eman zioten. Horrekin batera, arpilaketak, aurkitu zuten emakume oro bortxatu eta aurka egin zieten guztiak hil zituzten. Castaños agintari espainiarraren oniritziarekin, donostiarrak zigortu nahi izan zituzten frantsesen okupazioaren aurka ez borrokatzeagatik.

Setioa irailaren 8an amaitu zen frantsesen errendizioarekin.

Iturria:

Iñaki Egaña, Donostia 1813: Quiénes, cómo y por qué provocaron la mayor tragedia en la historia de la ciudad (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...