Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian, naziek harrapatu eta hil zuten arte. Frantziako erresistentzia komunistan euskal militante ugarik ere hartu zuen parte, baina beraien historia oraindik hizki larriz idatzi gabe dago.
80 urte beteko dira Missak Manouchian fusilatu zutela Mont-Valerian gotorlekuan beste 21 burkiderekin. Naziek, oso ezagun egin zen kartel gorri bat kaleratu zuten exekuzioak iragartzeko: “Krimenaren armada” leloa zuen idatzita, eta toki guztietan zabaldu zuten. Manouchianen taldeak denbora zeraman erresistentzia armatuko ekintza ikusgarriak egiten, eta okupatzaileek propagandarako baliatu zuten haiek harrapatu eta heriotzara kondenatzea.
Datorren otsailaren 21ean Pariseko Panteoian ehortziko dute Manouchian, emazte Melinée Assadourianekin batera –hau ere erresistentziako kidea–. Frantziako pertsona ospetsuei soilik eman ohi zaien tokian egongo dira hortaz, Voltaire, Victor Hugo edo Marie Curieren ondoan. Bigarren Mundu Gerran nazien kontra borrokatu ziren atzerritarrei egindako aitorpen gisa hartu dute askok Emmanuel Macronen gobernuaren erabakia.
“Herritartasuna merezimenduz irabazi dugu”
Manouchian eta Assadourian senar-emazteak armeniarrak ziren, mende hasierako genozidiotik bizirik irten eta Frantziara erbesteraturikoak. Manouchianek armeniar literaturarako eta poesiarako gaitasun handia erakutsi zuen, eta horrez gain ideia komunistekin ere egin zuen bat. Hala, Armeniaren Laguntzarako Batzordean eta Frantziako Alderdi Komunistan (PCF) izena eman zuen.
Ez da harritzekoa, beraz, naziek Frantzia bereganatu zutenean haien kontra aritzea partisano komunistekin FTP edo Franc-Tireurs et Partisans (Frankotiratzaile eta Partisanoak) erakundean, zehazki FTP-MOI azpitaldean. MOI hizkiek Main d’Ouvre Immigrée esan nahi dute, immigranteen eskulana, eta horrek garbi adierazten du bere osaera zein zen. Manouchianek atzerriko kideak biltzen zituen taldea zuen bere agindupean FTP-MOI horietan, asko errumaniar eta hungariar judutar iheslariak ziren, baita beste jatorri batzuetakoak ere.
Missak Manouchian 1906ko irailaren 1ean jaio zen Hisn-i Mansuren, Armenian. Bederatzi urte besterik ez zituela, armeniar genozidioaren hasieran, aita hil zuten armak eskuetan zituela, eta ama ere handik gutxira hil zen gosez. Missak eta bere anaia Garabed, familia kurdu bati esker atera ziren bizirik. 1925ean bi anaiak Marseillan lehorreratu ziren eta ondoren Missak Parisko Citröen lantegian hasi zen lanean tornulari gisa; Garabed gaixotu eta hil egin zen 1927an.
Autodidakta izaki, Missakek berehala erakutsi zuen literaturarako zaletasuna, eta 1925ean Vers la France izeneko poema idatzi zuen. Gainera, besteak beste Armeniari Laguntzeko Batzordearen Zangou egunkariko zuzendari ere izan zen, eta Aram Andonian kazetari eta armeniar genozidioaren kronikari ezagunarekin harremana izan zuen. Missak Sorbonako unibertsitatean ibili zen literaturako irakasgaien entzule gisa, Kégham Atmadjian lagunarekin; hala sortu zuten elkarrekin Tchank (Ahalegin) aldizkaria. Armeniar literaturari buruzko lanak ez ezik, armenierazko itzulpenak ere argitaratu zituen.
1944ko otsailaren 21ean, atxilotuta zegoela, azken gutuna bidali zion emazte Melinée Assadouriani, eta honela zioen amaieran: "Barkatzen ditut min eman didaten guztiak, edo min eman nahi izan didatenak, bere larrua salbatzeko traizionatu gaituena eta saldu gaituztenak izan ezik". Azken hitz horiek interpretazio askotarako abagunea eman dute, Manouchian eta bere taldekideak naziek nola harrapatu zituzten azaltzen omen dutelako.
“Manouchianen taldeak” –izen horrekin egin zen ezagun– 1943an ekintza ikusgarriak egin zituen Parisen. Esaterako, Julius Ritter koronela hiltzea lortu zuten, Europa osoan nazientzako lan esklaboa antolatzeko arduraduna zen Fritz Sauckel agintari boteretsuaren laguntzaile estua.
Baina nazien inteligentzia orokorrak sarekada batzuk egin ostean, urte hartako azaroaren 16an atxilotu zituzten gehienak –Assadourianek ihes egin ahal izan zuen ezkutuan–. Manouchian eta bere lagunak torturatu egin zituzten eta Geheime Feldpolizien Wehrmachteko polizia militar sekretuaren esku geratu ziren.
Hurrengo urteko otsailaren 19an, bera eta beste 22 lagun heriotzara kondenatu zituen Alemaniako auzitegi militarrak, Parisko Continental hotelean kazetarien aurrean egindako epaiketa parodia batean. Orduan, armeniarrak burua jiratu eta honakoa bota zien: “Zuek frantses herritartasuna herentziaz daukazue, guk merezimenduz irabazi dugu”. Hortik bi egunera fusilatu zituzten denak, bat izan ezik: Olga Bancic Errumaniako aktibista judutarra Alemaniara eraman zuten Stuttgarteko presondegira, eta hilabete batzuk geroago hil zuten, burua moztuta.
Nazien biktima kuttunak
1939ko abuztuan gerra hastear zela, Molotov eta Ribbentropek elkarri ez erasotzeko itun sobiertar-germaniarra sinatu zuten, eta PCFko Politburoak onartu egin zuen. Horrek aro ilun bat ekarri zuen alderdi horrentzat, kide asko banatuta baitzeuden –sobietarren miresle ziren, baina Hitlerren faxismoaren kontra zeuden–. 1941eko Bizargorri operazioak egoera guztiz aldatu zuen ordea. Alemaniarrek Sobietar Batasuna inbaditzeko erasoa jo zutenean, PCFk bere ildo politikoa berraztertu zuen eta erresistentziari ekin zion. Ordutik aurrera komunistak alemaniar errepresalia-operazioen biktima kuttunak bilakatu ziren.
Frantzia okupatuan talde ugari aritu zen borrokan Bigarren Mundu Gerran, baina alderdi komunistarena aitortu izan dena baino garrantzitsuagoa izan zen, bere beso armatuen bidez: hasieran Organisation Spéciale deiturikoan eta gero FTPekin. “Triangelu” itxurako komando-talde txikietan zeuden antolatuta, hartara, norbait atxilotu eta torturatzen bazuten, lagun pare bat baino ezin izango zuten traizionatu.
Ipar Euskal Herrian ere izan ziren FTPetako komandoak, nahiz eta haien militanteei buruzko aipamenik apenas dagoen. Jende ugarik hartu zuen parte: Iparraldean jaiotako komunistak, Hegoaldetik joandako emigranteen seme-alabak, 1936ko Gerrako erbesteratuak...
Ipar Euskal Herrian ere izan ziren halako komandoak, nahiz eta beren militanteei buruzko aipamenik apenas dagoen. Jende ugarik hartu zuen parte: Iparraldean jaiotako komunistak, Hegoaldetik joandako emigranteen seme-alabak, 1936ko Gerrako erbesteratuak... Gainera, badakigu Euskal Herrian emakume ugarik ere lan handia egin zutela aurretik zeuden talde klandestinoetan, nahiz eta FTPetan haien presentzia adierazten duten dokumentu askorik ez dugun.
Ekintza-batasunerako deiak gorabehera, FTPek ez zuten harreman gehiegi izan De Gaulle jeneralak biltzen zuen erresistentziarekin, Ipar Euskal Herrian behinik behin. Antagonismo ideologikoak eta helburuen inguruko desadostasunek eragin zuten zatiketa, eta elkarren arteko mesfidantza horrek, gainera, arma eskasia ekarri zien komunistei, baita geroago gerra amaitzear zela Barnealdeko Frantziar Indarrak (FFI) erakunde nagusian integratu zirenean ere.
Euskal iheslariak, partisano ikusezinak
Alemanen okupazioa hasi bezain pronto Bokale eta Biarritz inguruan erresistentzia-gune bat sortu zuten Iparraldeko komunistek, baina ez zen gehiegi nabarmendu. Aldiz, euskal kostaldeko FTPen benetako motorra Hegoaldeko eta Espainiako Estatuko errepublikar erbesteratuak izan ziren, nahiz eta frantziar historiografiak ikusezin bihurtu dituen.
400 kide inguruko talde bat osatu zen Frantziako hego-mendebalde osorako, Fernando Vázquez eta Victor Lasaren zuzendaritzapean, eta Francisco Tellechea ofizialak hartu zuen Baiona-Biarritz-Hendaia sektorearen ardura.
Tellechea Baionara migratu zuen donostiar familia bateko semea zen eta ezin konta ahala gune erresistente antolatu zituen 1941eko amaieran erakundean sartu eta 1943ko apirilean atxilotu bitartean: sabotajeak aztertu, arma-gordailuak antolatu, inteligentzia datuak bildu, prentsa klandestinoa zabaldu, mugalari lanak egin... Baina azkenean, berak ehundutako sareko hogei kide inguruk 1943tik aurrera kartzelan edo Alemaniako kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten, batez ere Buchenwalden.
Francisco Tellechea Aranguren donostiarrak Franc-Tireurs et Partisans (FTP) erresistentzia komunistaren barruan sare bat sortu zuen Ipar Euskal Herriko kostaldean, Hegoaldeko eta Espainiako Estatuko errepublikar iheslariekin. 1941etik 1943ra jardun zuten, harik eta asko harrapatu eta Alemania naziko kartzeletan amaitu edo Buchenwald bezalako kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten arte. Hauek dira haietako batzuen izenak:
Lucio Alvareda, José Alzuri, Guillermo Alzuri, Antonio Berbel, Mariano Busto, Luis Dupain, Juan José Esnal, Juan Fraile, Alfonso García, Pedro García, Jean Hazen, Eugenio Halli, Santiago Huerta, Felix Martínez, José Llas, Eusebio Michelena, Manuel Michelena, Martín Michelena, Antonio Otermin eta Josefa Tellechea.
Urte hartan, 1943an, Iparraldeko euskal militante komunistek beste talde bat sortu zuten Bokale, Tarnos eta Angelu inguruan, kasu honetan Forges de l’Adour lantegi ezagunean zegoen sindikatuaren gertukoa zen taldea eta eskala handiko bi ekintza handi egin zituen. Lehenik, punta-puntako teknologia zuen Leduc markako hegazkin-motorra lapurtu zuten Latécoèreko fabrikatik, eta ezkutatu egin zuten.
Are ikusgarriagoa izan zen uztailaren 13an Biarritzen egindakoa: Hispano-Suiza enpresak Reine-Nathalie etorbideko bere garajean 400 Junker hegazkin-hego zituen, Alemaniara bidaltzeko prest. Biarritzeko René Saubesek eta Kanboko Jean Baptiste Amestoyk gidaturik, komando batek erabat suntsitu zituen. Hiri osotik ikus zitekeen sute erraldoia eta lekua zaintzen zuten soldadu alemaniarren artean izua piztu zen.
Propaganda, sarekadak eta kontzentrazio-esparruak
Beste gune aktiboenetako bat Bordelekoa izan zen, eta hiri hartako FTPen 3. taldea José Goytiaren aginduetara zegoen, jaiotzez madrildarra, baina izatez Mungiakoa. Celestino Pajares bilbotarra zuen lagun, eta aipatzeko moduko ekintza bat egin zuten 1942ko urrian.
Garai hartan Gestapok eta frantziar polizia kolaborazionistak errepresio basatia hasi zuten Gironda inguruko erresistentziaren kontra. Goytia eta Pajaresen FTPko taldekideek, kikildu beharrean, nazien kontrako propaganda zabaldu zuten hiri osoan
Garai hartan Gestapok eta frantziar polizia kolaborazionistak errepresio basatia hasi zuten Gironda inguruko erresistentziaren kontra. Goytia eta Pajaresen FTPko taldekideek, kikildu beharrean, nazien kontrako propaganda zabaldu zuten hiri osoan, eta alemaniar patruila zenbaiti ere eraso zieten. 1943ko urtarrilaren 29an atxilotu zituzten, eta sarekada horretan Eugenio González tolosarra eta Jesusa del Campo nafarra ere erori ziren.
Iparralderago, Cognac hirian, Lucio Vallina eta Marguerite Maurin senar-emazteak buru-belarri sartu ziren FTPetan, okupazioaren aurkako erresistentzia komunistan. Lucio Ziortza-Bolibarkoa zen, emigrante familia batekoa, eta erbesteraturiko militante antifaxista espainiarrak gainbegiratzen zituen. Margueritek, aldiz, borrokalariei aterpea ematen zien, lotura lanak egiten zituen eta inguruko etxaldeetan armak ezkutatzen ibiltzen zen. Haien seme Jeanek ere laguntzen zien ekintza klandestino horietan, hamabost urte besterik ez zituen arren.
Baina militantzia hori 1942ko uztailaren 28an moztu zen errotik. Salaketa baten ostean senar-emazteak eta bere hiru seme-alabek Gestaporen kalabozoetan amaitu zutenean. Lucio irailaren 21ean fusilatu zuten eta, Marguerite berriz, Auschwitzera eraman eta han hil zen. Jean seme zaharrenak Sachsenhausengo esparruan amaitu zuen 1945ko apirilean askatu zuten arte.
Badugu FTPko kide ziren euskal herritarren kasu gehiagoren berri. Francisco Izagirre altsasuarra, adibidez, Lot departamentuan desagerrarazi zuen Gestapok hainbat kiderekin batera: auto batean ezkutuko toki batera zihoazenean atxilotu eta ez ziren inoiz komisariara iritsi.
Lola García bilbotarra –Pablo Nerudaren idazkari izandakoa Txileko kontsulatuan–, berriz, Fresneseko espetxetik Ravenbrückeko esparrura eraman zuten, krudelki torturatua izan ostean. PSUCeko buruzagi Joaquim Olaso senarrarekin batu zen erresistentzia komunistara eta 1942an atxilotu zituzten Parisko euren etxean, beste lagun batzuekin bilduta zeudenean.
Manouchian bezala hil zuten sestaoarra
Missak Manouchianen patu berbera izan zuen euskaldun bat ere badago historia honetan: Galo Bordeje, Sestaoko semea. Erbesteratua zen eta Paris kanpoaldeko metalurgia-langitegi batean aritzen zen. Ezer gutxi dakigu berari buruz, baina Manouchian baino egun batzuk geroago hil zuten toki berean, Mont-Valerianen.
Hauek guztiak FTPetako euskal militantziaren erakusgarri baino ez dira. Euren arrastoa askoz zabalagoa eta ugariagoa da: Bretainia, Marseilla, Savoia, Okzitaniako Tolosa eta antzeko hirietara zabaltzen da.
1945ean, Frantzia naziengandik askatu ondoren, Gerra Hotzaren testuinguruan erresistentziaren oroimen gerra piztu zen, nor nabarmenduko, eta De Gaulleren ikuspegia gailendu zen gainerakoengandik. Hala, partisano komunisten memoria ahanzturan geratu zen, are gehiago Hego Euskal Herriko militanteena, ikusezinetan ikusezinenak. Orain, Missak Manouchianekin zabaldutako bideak balio lezake historia hori berreskuratzeko.
Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
Bizkaiko Aldundiak jakitera eman duenez, Gamiz-Fikan aztarnategi bat aurkitu dute, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Azaldu dutenez, eremu kantauriarrean dokumentatutako lehen hipogeo mistoa da; hau da, ez da kobazulo... [+]
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Ikerlariek ez dute erromanizazio zantzurik atzeman Burdin Aroko kokaleku horretan. Adituen arabera gunea suntsitu gabe abandonatu zutela erakusten dute arrastoek.
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.
Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]
Idatzi duen eleberriko pertsonaia mirestera heldu da Juan Luis Larraza Lakuntza (Etxarri Aranatz, 1950), eta, beharbada, mitifikatu ere egin du. Han eta hemen, eta, oroz gain, Nafarroako Artxibategiko agirietan Luis L(e)izarraga kapitainari buruzko datu bakanak bildu, Pello... [+]
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]
Kosmetiko enpresak azalerako kremaz hornitzen zuen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du martxan.
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]