Gernikara etorriko da Alemaniako presidentea lehen aldiz, sarraskiaren biktimak omentzeko

  • Frank-Walter Stenmeier Gernikara etorriko da hilaren bukaeran, bonbardaketaren biktimak omentzera. Hori egiten duen lehen presidente alemaniarra izango da, bonbardaketatik 88 urte eta erdi pasa direnean. Eskuin muturraren gorakada betean egingo du bisita.

Heute.at

2025eko azaroaren 07an - 10:15
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako Errepublika Federaleko presidente eta estatu burua Gernikara etorriko da azaroaren 28an. 1937an, duela 88 urte eta erdi, nazien Kondor Legioak eta Francoren armadarekin aliatutako Italiako aireko indarrek egindako bonbardaketan hil zituzten herritarrak –2.000tik gora– omentzeko. Steinmeierrek azaroaren 26tik 28ra Espainiako Estatura egingo duen bisitaren parte da. Madrildik pasa ostean etorriko da Euskal Herrira, eta Gasteizen eta Bilbon ere izango da. Gernikan, Batzar Etxea eta Gernikako Arbola bisitatuko ditu.

Balio sinbolikoz beterik dago bisita, izan ere, bonbardaketatik Alemaniako presidente bat Gernikan izango den lehenengo aldia izango da, eta gainera, eskuin muturraren gorakada betean egingo du. Lehenago, duela 28 urte, Roman Herzog, orduko presidente alemaniarrak, sarraskiaren 60. urteurrenean “Gerra Zibilean gertatutakoagatik” barkamena eskatzeko gutuna idatzi zuen, eta Alemaniako enbaxadoreak irakurri zuen oroimenezko ekitaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
2022-04-26
Emilio Aperribai, Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratakoa
"Alemaniako gobernuak barkamena eskatu zuen bezala, Espainiakoak ere eskatu beharko luke"

Eguneraketa berriak daude